Kultura Ondarea Sariaren 7. edizioa
Ezagutu eta gozatu Euskal Kultura Ondarea
Ongi etorri Kultura Ondarea sariaren webgunera. Sariketa honen helburua da, batetik, Euskal Kultura Ondarea zabaltzen, ezagutzen eta baloratzen laguntzea, eta, bestetik, euskal gazteriaren artean ekimena, sormena eta ekintzailetza sustatzea.
Jardunbide egokiak Kultur Ondarean
Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideo-lehiaketa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailek antolatua.
Kultura Ondarea giza–adierazpen aipagarrienen multzoa da, gizartearentzat garrantzitsuak, izaera material edo materiagabekoak, belaunaldiz belaunaldi igortzen direnak.
Euskal Kultura Ondarea osatzen dute bai elementu materialek (errenazimendu-estiloko dorretu bat, burdinola zahar bat edo alboka bat adibidez), bai materiagabeek (dantza tradizionalak edo bertsolaritza adibidez).
Euskal Hezkuntza Sistemako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak, 3 eta 6 partaide arteko taldeetan, eta tutore batek ordezkatuak.
Hiru bideo hoberenek Napolira 7 eguneko bidaia irabaziko dute. Taldekide guztiek tutoreak lagunduta bidaiatzeko aukera izango dute. Napolin dauden bitartean bertako gidari baten laguntza izango dute.
1. Talde bat sortu, zure ikastetxean tutore bat bilatu eta izena eman.
2. Bi bideo grabatu, bat Euskal Kultura Ondarearen elementu bat ezagutzera emateko, eta bestea lehendabizikoaren making-of-ari buruzkoa. Ondoren bi bideoak Youtubeko kanal batera igo 2023ko apirilaren 14a baino lehen.
Parte hartu. Hemen izena eman:
Albisteak

Urkullu lehendakariak Ondarearen Europako Jardunaldien alde egin du
Urkullu lehendakariak Ondarearen Europako Jardunaldien alde egin du; izan ere, 400 jarduera kultural baino gehiago antolatu dira Euskadin, herri-elkarte eta -taldeek, udalek, aldun...

Agindua Kultura Ondarea Saria 2019
AGINDUA, 2019ko abenduaren 10koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Kultura Ondarea Sariaren deialdia egin eta sari hori arautzen baita 2020rako. Agind...