Egun argiz izan aurretik jaiki gara. Gosaldu ostean autobusa hartu dugu Napoleseko porturaino. Bertan, abiadura handiko ferri bat geneukan gure zain. Behin Caprin, munduko funikular geldoenera igo gara uharteko goikaldera heltzeko. Capriko kale estu eta luzeak ( benetan luzeak ) zeharkatu behar izan ditugu Capriko lehenengo villa bisitatzeko.
Villa Jovisen ikasi dugu nola erromatarrek uhartea erosi eta bizitzeko erabili zuten. Ondoren, kale bukaezin berak jaitsi ditugu bazkaltzera joateko. Gero, gure denbora askea ondo aprobetsatu dugu mediterraneoko ur garbi eta urdinetan bainu bat hartzeko. Gure sorpresarako,ez dugu harerik zapaldu hondartzan, puntadun harriak baizik. Gutako askok ebakiekin bueltatu gara ferrira, eta beste ordu bat izan dugu lo egiteko Napolesera bueltatu baino lehen.
Autobusetik zuzenean joan gara Kontrolab Service zentrora eta Teresak hitzaldi bat eman digu. Hizkuntza napolitarrari buruz hitz egin digu, eta bere egoeraren larritasuna azaldu digu. Dirudienez, hizkuntza hau egoera zehatz batzuetan mintzatzea ez dago ondo ikusita, eta emakumeak ere ezin dute erabili. Gurea baino egoera kritikoagoan dagoen hizkuntza bat ezagutzeak unkitu gaitu, eta euskara hobeto baloratzea eragin digu. Amaitzeko, afari baten ordez lunch bat prestatu digute eta Naroaren urtebetetzea ospatu dugu tarta batekin.