Gaur, hilak 30, gure abentura zoragarriaren azken eguna
Gezurra dirudi astebetea pasa izana. Bizipen ugari daramatzagu Euskal Herrira. Gehiegi akaso hain epe laburrean prozesatzeko. Datozen egunetan gogoratuko ditugu hainbatetan han bizi izandakoak: hango bizitza azeleratua, trafiko kaotikoa, jendearen alaitasuna, altxor kulturala,
Pompeyaren beste garai bateko edertasuna, bidaikideen barreak, oinez egindako km piloa… Bagoaz denok irribarre zabala ahoan eta inoiz bueltatzeko itxaropenaz.
Goizean goiz esnatzeko beharrik ez dugu izan gaur; hala ere, bederatziak aldera denok gosaltzeari ekin diogu, azken gosaria. Dena batu, maleta ahal bezala itxi eta Franchesko gidari aireporturantz.
Napoleseko aireportua hiriaren luzapena dugu: kaotikoa, zaratatsua, tokirik gabekoa.
Munichen geldialdia egin ostean seietatik minutu gutxi batzuk pasata gure Euskal Herri euritsura heldu gara.
Hemen azkeneko agurrak, familien artean, ikasleen artean, eta irakasleen artean ere.
Nola ez eskerrak eman behar dizkiegu Davideri aste honen gidari bikaina izan delako eta garrantzitsuena, Napolesen kultura hizkuntza eta hemengo pertsonak nolakoak diren erakutsi digulako harrotasunez.
Ez dugu ahaztu nahi Amaiak izan duen papera proiektu hau hasi zenetik amaierarte. Kultura ondarea maitatzen izugarrizko arretaz eta eskuzabaltasunez erakutsi izan bait digu, Eskerrik asko bihotzez!
Jorge, Itziar, Iratxe eta Hostaizka